Otsailean zehar porrua izan da protagonista Museo del Órgano jatetxe begetarianoan, eta errezeta goxo bat eskaini diote ALEAri: porru erreak gaztainekin.
Museo del Organo jatetxe begetarianoan hilero Arabako produktu bat ikustarazteko saiakera egiten dugu. Hilabete osoan zehar, aukeratutako produktua egunero aurkitu daiteke gure menuetan, era desberdinetan prestatua.
Baina produktuez gain, ekoizleek egiten duten lana ere eman nahi dugu ezagutzera. Gure kolaboratzaileak Arabako Bionekazaritzako sareko kideak dira, eta nekazaritza ekologikoaren alde egiten dute apostu.
Otsailean zehar, porrua izan dugu protagonista; eta kasu honetan, Arrik, Padura Baratzatik (Gopegi), ekartzen dizkigu porruak.
Ohitura hartuta, astero barazki tinbalak eta antzerako elaborazioak eskaini ohi ditugu gure jatetxean; eta otsailean, porru erreak gaztainekin hainbat aldiz prestatu ditugu.
Arrakasta ikusirik, zuek ere etxean egin ahal izan dezazuen, hona hemen gure errezeta. Gustuko izan dezazuen espero dugu. On egin!