Itun Berdera atxikitzeak iraunkortasunarekiko konpromisoa hartzea, ingurumen-kudeaketa lantzea eta leiha-abantaila lortzea esan nahi du. Enpresa-eraginkortasuna hobetu eta merkatu berriak irekitzeko asmoz, eguneroko lanean jardunbide on iraunkorrak aplikatzen dituzten Gasteizko enpresen taldea da.
Museo del Órganoren atxikimendua konpromiso transbertsala da, azken hiru hamarkadetan zehar bete egin duena: proiektua jasangarritasunean, elikadura zein bizitza osasungarrian oinarrituta dago.
Bertako ekoizleekin elkarlana: Bertako produktua, ekologikoa eta sasoikoa.
Mundu mailako krisi ekologikoaren antitesi bezala, proiektu berriak ekoizle eta kontsumitzaileen arteko distantzia murriztu nahi du, gertuko lehengai ekologien bitartez eta zero zabor filosofiarekin bat eginez. Horretarako, Museo del Órgano jatetxeak bidelagun berriak izango ditu, tartean, Bionekazaritza Araba, nekazaritza ekologikoaren elkartea, eta Bioalai, kontsumo ekologikoaren elkartea, jatetxearen hornitzaile nagusiak izanik. Horrez gain, km 0 filosofia eta produktu ekologikoak ardatz dituzten ekoizleekin lan egingo du; Mendialdeko Ogia (Maestu), Baias artisau garagardoa, Cándido Besa ardoa eta Iturrieta sagardoa, esaterako.
Bertako eta sasoiko produktua sustatzeko konpromisoan, jatetxeak hilero produktu bat eta ekoizle bat ikusaraziko ditu, garrantzia emanez eta bezeroekin informazioa zein errezetak elkarbanatuz. Hileko produktua eguneko menuen elaborazioan funtsezkoa izango da.