Museo del Órgano opari ezazu, etor zaitez, eta batez ere, esperientziaz gozatu!
DASTATU TXARTELA
Erabilera anitzeko opari txartela: urtebetetzeak eta urteurrenak ospatzeko, edota maite duzun horrekin ospatu nahi duzulako, Museo del Órgano oparitu. Astean zehar zein asteburuetan eskaintzen ditugun menuak dastatzeko aukera izango duzu txartel honekin.
(48 euro)
OHITU TXARTELA
Kasu honetan, Museo del Organok egiten dizu oparia. Auzoan bizi bazara edota hemendik gertu lan egiten baduzu eta astean zehar gure menu erdia (2/4) nahiago baduzu, eskatuiguzu txartel hau. Zigilua jarriko dizugu etortzen zaren bakoitzean eta hamargarren menua doan izango duzu.
GOZATU TXARTELA
Etxeko klasiko bat, orain arteko bono 10 izenekoa. Normalean lau plater eskatzen baldin badituzu eta asko etortzen bazara, txartel hau zuretzako da. 150 eurotan astean zehar erabil dezakezun hamar menu osoko (4/4) bonoa.
EHU ikasleentzako bakarrik: Ikasle txartela aurkeztu eta menu erdia (2/4) 10 eurotan izango duzu.