Showcooking: Delika2 shiitake gutizia kurruskaria
Museo del Órgano aurtengo Bioaraban egon da. Bioaraba Azoka 2019 bisitatu dugu eta pintxo eder batekin aurkeztu dugu gure burua. Gure sukaldaria Julen Ochoa de Eriberen eskutik eta Shiitake Delika2en laguntzarekin, Shiitake Delika2 gutizia kurruskaria prestatu dugu.
Hemendik aurrera, elaborazio berri honi esker asmatuko ditugun plater berriak gure asteko zein asteburuko menuetara gehituko ditugulakoan gaude. On egin!

Jende orori irekitako azoka honetan, gure inguruko sektore guztietatik datozen produktuekin bizitza osasungarriagoa edukitzeko aukerak aurkezten dizkigute. Ekimenak, beraz, ingurumenarekin begirunetsuagoa den eta naturarekin kontzienteagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa den ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren alde egiten du.
BIOARABA, bada, produktu ekologikoen erakusketarien, ekoizleen, saltzaileen, banatzaileen, bisitari profesionalen eta kontsumitzaileen, erakundeen, elkarteen eta herritarren topalekua izaten da.
Azokan, hainbat sektoretako guneak daude (hala nola, elikadurarena, kosmetikarena, arropena, oinetakoena, garraioarena, energia berriztagarriena, terapiena, osasunarena eta abarrena), eta askotariko sektoreetako enpresak, erakundeak, elkarteak eta profesionalak egongo dira. Gainera, hitzaldiak, erakusketak, dastaketak eta bestelako jarduerak egiteko gune bat dago.