SASOIKO ETA BERTAKO produktuekin lan egiten dugu, EKOLOGIKOAK eta ARTISAUAK!
2 platerez osatutako menu arina eta azkarra da. Astelehenetik ostiralera, nahi duzun moduan konbina ditzakezu platerak.
Aukera ezazu, goza ezazu!
Menu osoa. Eguneko aukera guztien artean, gehien gustatzen zaizun konbinazioa aukera dezakezu.
Lau plater, aukera itzazu zure gustokoenak!
Asteko menu osoaren antzekoa, baina goi-mailako elikagak eta elaborazio konplexuagoak erabiliz egina.
Lau plater bereziz osatutako menua
Lehenengo platerak, aukeran:
*Betidanik jatetetxearen ikur izan den buffetean zure gustokoen entsalada prestatu dezakezu.
*Sasoiko barazkiz zein frutaz osatutako zukuak.
*Lekaleak edo zerealak
Bigarren platera:
*Inguruko ortuetako barazkiak erabiliz, barazki krema eskeintzen dugu egunero.
Hirugarren platera, aukeran:
*Oreetan oinarria duten plater elaboratuak: quiche, enpanada, pizza, hostoreak, etab.
*Barazkiz betetako barazkiak.
*Era desberdinetan sukaldaturiko barazki platerak.
Postreak: Gozoak eta gozokiak baino gehiago. Aukeran:
*Tartak, bizkotxoak, etab.
*Testura atsegiank: mousse, flanak, arrautza-esneak, etab.
*Frutaz egindako kolore desberdinetako smoothieak edota etxeko izozkiak.
“Nazioarteko sukaldaritza izugarri gustatzen zaigu; espeziak, fruitu lehorrak eta haziak erabiliz zapore bereziak lortzeko helburuarekin lan egiten dugu.”
Gure menuak prestatzeko nekazaritza ekologikoaren prozedurak betetzen dituzten inguruko ortuetako barazkiak erabiltzen ditugu: ARABAKO BIONEKAZARITZA.
MENDIALDEKO OGIA erabiltzen dugu jatetxean, harriz ehotutako irin ekologikoez eta ama orez egindako ogia, Mendialdeko egur-labean hartzidura luzez eta prozedura artisauez egina.
Gainera, BIOALAI kontsumo ekologikoaren elkartera ere astero joaten gara hainbat barazki, zerealak, etabar erostera.
Arabar Errioxako CANDIDO-BESA ardo ekologikoarekin, Aramaioko ITURRIETA sagardo ekologikoarekin eta Urkabustaizko BAIAS garagardo artisauarekin dasta ditzakezue gure menuak.
Kalitate goreneko zerbiztua eskeintzeko grinaz, egunero saiatzen gara menu anitzak eta osoak elaboratzen. Menu guztietan aukera beganoa dago eta hainbat elikagairekiko intolerantzietara zein alergietara egokitu daitezkeen platerak elaboratzen ditugu. Berriztea eta elaborazio berriekin jolastea asko gustatzen zaigu, eta gure eskura dagoen guztia gure sukaldean ekoizten saiatzen gara.