Kale, aza berde, aza kizkur
Brassica oleracea familiatik datorren planta oso berezia da kalea. Azaren barietate bat da eta hostoak berde zein mamitsuak ditu. Kalea Europar mendebaldeko eta hegoaldeko kostaldeetan hasi zen landatzen, eta handik aurrera Europa osora ailegatu zen, baita EEBBera zein Japoniara ere.
Kaltzioaz, zuntzaz eta β-karotenoaz gain, hainbat bitaminen iturria da aza kizkurra (C bitamina eta A bitamina, batez ere). Gainera, gure organismorako funtsezkoak diren mineralak ere baditu (burdina, potasioa eta magnesioa, hain zuzen).
Abenduan zehar, kalea egunero aurkitu ahal izango duzue gure menuetan, elaborazio zein aurkezpen desberdinetan: Kale enpanadillak, kale risottoa, kale quichea, buffetean…
Hilabete honetan, Mónicak, Andreak eta Ramonek Saratsutik ekartzen dizkigute kaleak, haiek baitira gure hilabete honetako ekoizleak.
On egin!
Bionekazaritza ren laguntzarekin
