Baratxuriak eta tipulak bezala, porrua liliazeoen familiakoa da. Europan eta Mediterraneoan duela hainbat mende ezagutu zen, eta Antzinako Egipton zein Ekialde Urrunean, esaterako, K.a. 4000 urtean kontsumitzen zen. Erromatarrek sukaldean erabiltzen zuten, eta diotenez, Neron enperadorea porruaren zale amorratua zen eta zopetan kontsumitzen zuen.
Porrua kontsumitzeak onura handiak ekartzen dizkio gure osasunari. Potasio, magnesio, kaltzio eta burdina ugari du. C eta B6 bitaminak ere baditu. Besteak beste, bihotzeko gaixotasunak, kolesterol altua, hesteetako arazoak, anemia eta infekzioen garapena prebenitzen laguntzen du.
Otsailean, porrua gure menu guztietan egongo da, hainbat modutan prestatuta eta aurkeztuta: plater nagusia, ongailu bezala, krematsuak, tinbalak…
Hilabete honetan, Arrik Paduratik ekartzen dizkigu porruak, bera baita gure hileko ekoizlea.
On egin!
Bionekazaritza ko laguntzarekin.