Kuiaren jatorria (duela 5000 urte baino gehiago) guztiz ezezaguna da, nondik datorren bi hipotesi baitaude: Amerika eta Hego Asia. Ikerketen arabera, herri mediterraneotan egiptoarrek zein hebrearrek kuia landatzen zuten, eta antzinako testuetan sarritan aipatzen da fruta honen hazkuntza.
Kuiaren ezaugarriei dagokienez, fruta honek gure immunitate-sistema sendotzen laguntzen digu; ase zein hidratatu sentiarazten gaitu (%90 ura da), eta gure heste-traktua erregulatzeko aproposa da. Zuntzaren, potasioaren eta hainbat bitaminen iturria da (A, C eta B1)
Azaroan zehar, kuia egunero aurkitu ahal izango duzue gure menuetan, elaborazio zein aurkezpen desberdinak erabiliz. Hileko postre izar bezala, kuia tarta proposatzen dizuegu.
Hilabete honetan, Oscarrek Bolivarretik ekartzen dizkigu kuiak, bera baita gure hileko ekoizlea.