Oliba-olioaren historia kultura mediterraneoaren historiaren zati bati dagokio, eta haren nekazaritzaren bilakaerari ere. Olibatik dator, eta ardoaren eta ogiaren historiari lotuta dago. Olibondoa landutako lehen landareetako bat da. Horiek guztiak dieta mediterraneoaren oinarrizko elikagaiak dira. Zenbait autoreren iritziz, olibadiaren laborantza K.a. 4000tik 3000ra bitartean hasi zen, Levante mediterraneoko leku zehaztugabe batean. Haren laborantzak eta oliba-olioaren ekoizpenak eragin handia izan dute eskualde mediterraneoko nazio eta inperioen helburuetan.
Oliba-olio birjina estra ekologikoa A, D, E eta K bitaminatan aberatsa da. Kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta zinka bezalako mineralak xurgatzen laguntzen du; digestio-prozesuan eraginkorra da, azidotasun gastrikoa saihesten du eta hesteetako igarotzea errazten du. Presio arterialaren kontrola hobetzen du. Odoleko glukosa-maila kontrolatzen laguntzen du. Gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten du, eta HDL areagotzen du.
Martxoan, olioa gure menu guztietan egongo da, hainbat modutan prestatuta eta aurkeztuta.
Heldu da Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpainaren 2020ko edizioa. Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta pasta, arroz eta kontserba-sortak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan martxoaren 12ra arte. Zure eskaera Museo del Organo jatetxean egin
On egin!
Errigora ko laguntzarekin.