Duela sei mila urte baino gehiago gizakiak aurkitutako lehenetariko barazkia da. Zerba guztiz erabilgarria da, hostoak zein orri-mamiak erabil ditzakegu hainbat elaborazio egiteko.
Sukaldatzeaz gain, zerbaren erabilera terapeutikoak anitzak eta antzinakoak dira, elikagai oso nutritiboa baita. Magnesioa, burdina, kaltzioa, potasioa eta zuntza ditu gure nerbio-sistema eta hezurrak babesteko, eta gure heste-traktua errazteko.
Urrian zehar zerbak plater desberdinetan aurkitu ahal izango dituzue, eta zerba krema proposatzen dizuegu.
Hilabete honetan, Mikelek Monasteriogurenetik ekartzen dizkigu zerbak, bera baita gure hileko ekoizlea.