Patata gaur egungo hegoaldeko Perun, Boliviako ipar-ekialdean, hegoaldeko Andeetan eta Txileko altiplanoan hezi zen lehenengo aldiz, K. a. 8000 eta 5000 bitartean. Mundu osotik zehar hedatu da, eta herrialde askotako laborantza lokala bihurtu da tuberkulua.
Patata energia-iturri oso nabarmena da eta B bitaminaz aberatsa. Patatek karbohidrato konplexu asko dituztenez, oso asetzaileak dira. Azukrea kontrolatzen dute eta zuntz asko dute. Antioxidatzaileak dira eta immunitate-sistema indartzen dute.
Urtarrilean zehar, patata egunero aurkitu ahal izango duzue gure menuetan, elaborazio zein aurkezpen desberdinetan: pizzak, kremak, tinbalak,…
Hilabete honetan, Imanolek Adanatik ekartzen dizkigu patatak, bera baita gure hileko ekoizlea.
On egin!
Bionekazaritza ren laguntzarekin.