Marco Bianchi italiarra izan zuten gonbidatu “Joseba Arguiñano Sukalerrian” saioan. 20 urte daramatza Euskal Herrian, eta primeran ezagutzen ditu hango eta hemengo platerak. Bianchik Gasteizko Museo del Organo jatetxe begetarianoa dauka, eta bertan prestatzen duten errezeta bat egin du: kuia eta patatak labean erromeroarekin.